Apirilak 24

Gaurko klasean, gure blogean bideoak sartzen ikasi dugu lehendabizi. Horretarako, irakasleak gidatu digu prozesua eta azkenean guk youtuben hezkuntzaren aplikazio didaktikoei buruz, bideo bat hautatu eta gure blogean txertatu dugu. Horren ostean, gure klaseko kideen blogen binkuluak sartu ditugu gure blogean, honela, gure artean iritzi eta ideiak elkartrukatu ahal izateko.
Klase teorikoari dagokionez, "atzo eta gaur" izeneko bideoa ikusi dugu eta honi buruz hausnartu dugu, guztien artean eztabaida bat sortuz. Honetan nire ustez, jendeak exajeratu egin du, izan ere, irakasleen lana gutxitu egingo dela esaten baitzuten batzuk; nire ustez, ez da horrela izango , material didaktikoa eta metodologia baino ez dira aldatuko. Izan ere, irakasleak beste era batera lan egingo dute, baina ez dira gutxituko, egia da haurrak autonomoagak izaten ikasiko dutela , baina irakasleek gidatu behar dute ikaskuntza prozesu hori. Are gehiago, gaur egunean gero eta ordu gehiago daude haurrak irakasleen ardurapean eta gero eta gazteagotik hasten dira eskolara , beraz nire ustez nire kide batzuk oker daude ideia horrekin.

Apirilak 24 "XXI.mendeko eskola eta teknologia"

Testu honetan, nahiko ondo islatzen da nola, gaur eguneko gizartearen aurrean, eredu hezitzaile tradizionala aldatzeko beharra dagoen. Izan ere, XXI.mendean gaude eta oraindik XX.mendeko irakaskuntza metodoak eta XX.mendeko instituzio eskolarrak ditugu. Honek zera suposatzen du: eskolak bizkarra ematen dio bere garaiko kulturari.
Gainera, haurren aldetik, berrikuntza horrek ez luke arazorik izango, izan ere, badira teknologia berrien erabiltzaile eskolaz kanpo, hala nola; bideojolasak, MP3, internet, telebista digitala etab erabiltzen baitituzte jadanik.
Hala ere, metodologia tradizionalarekin jarraitzen da, testu liburuak erabiltzen dira, buruz ikastea eskatzen zaie haurrei, lan kooperatibo gutxi egiten dute, eta honela haurren motibazioa galdu egiten da.
Aldiz, eredu hezitzaile berri batek zera suposatuko luke: Irakaslea kulturaren bitartekaria izatea, ikasleek bilatuz , kritikatuz deskubrituz ikastea, material gisa, internet, liburuak etab erabiltzea eta talde lana bultzatzea. Horretarako, irakasleak kultura digitalean formatu behar dira eta material didaktiko multimediak sortu beharko dituzte, honela irakaskuntza eredu konstruktiboa eraikiz. Eredu berri horrekin, haurrek interneteko informazioa sailkatu, aurkezpen multimedikoak sortu, eta komunikazioa eta interakzioa landuko dute; beste gela, eskola, zein herrialdeetako kideekin, debateak eta hizketaldiak izanez. Laburbilduz, gaur egunean gizartean dauden premiei erantzuten ikasiko dute eta autonomia garatuko dute eredu berri horrekin.

Apirilak 24 "Ariñoko ikasketa metodologia"

Ariñoko herri honetan erabiltzen duten ikasketa sistema guztiz berritzailea da, ez dauka zerikusirik metodo tradizionalarekin, ez ikasketa prozesuan , ez materialari dagokionean. Izan ere, Ariñoko eskolako haurrek ez dute testulibururik erabiltzen, horren ordez, bakoitzak bere ordenadore portatil berezia (tablesa) erabiltzen du eta eskolara eramaten dute egunero. Eskolan, internetez baliatzen dira euren ezagutzak lortzeko eta ariketak burutzeko eta irakasleak, azalpenak era digitalean eskaintzen ditu pantaila mugikor batez. Haurrek, euren ariketak tablesean burutzen dituzte boligrafo digitalaren bidez eta etxean egindako lanak irakasleari bidaltzen dizkiote correo elektronikoz, berak zuzendu ditzan.
Metodologia hau oso aberasgarria izan da herri txiki horretako haurrentzat, izan ere, bretxa digitala gaitzesten laguntzen baitu. Bereziki, herri txikietako eta hirietako haurren artean desberdintasunak gutxitzen laguntzen du, interneten bidez, haurrei hirietako ezagutza baliabide desberdinak ezagutarazten zaizkie, hala nola, prentsa desbedinetako informazioa, galeria, antzoki, desberdinetako irudi eta informazioak, etab.
Esan beharra dut, metodologia honek lan handia suposatzen duela irakaslearentzat, izan ere, irakasleak hautatzen du interneteko informazio anitzetik zer den egokiena haurrentzat eta zer ez, eta honela programa informatiko konkretu bat egiten du haurrentzat. Beraz, esfortzu handia eskatzen du irakaslearen partetik, haurrentzat zein informazio zein bideo, zein programa den hobea hautatzea, oinarrizko kurrikuluma jarraitzea baino nekagarriagoa delako. Baina egia da ere, nire ustez, merezi duela halako metodologia aurrera eramatea, izan ere, etekinak oso aberasgarriak dira, haurrek euren autonomia garatzen baitute eta munduaren ikuspegi zabalago bat lortzen baitute. Hain zuzen ere, eurak dira euren ikasketaren protagonista, irakaslearekiko menpekotasuna oso txikia baita. Eurak baitira, ordenagailuko programan euren jarduerak egiten dituztenak, programan agertutako arazoak konpontzen dituztenak, eta bidai birtualen bidez, ikusitakoaren kritikak egiten dituztenak.
Beraz, oso metodologia aberasgarria dela uste dut eta haurren interesa eta motibazioa pizteko estrategia ezinhobea dela esango nuke.