Apirilak 17 "hezkuntza atzo eta gaur"

Bideo honetan, teknologia berriek bai gizartean, eta konkretuki hezkuntza munduan suposatzen dituzten aurrerakuntzak begibistan usten ditu. Egia esan, hala da, izan ere, teknologia berri hauek, gaur eguneko gizartean kultura digitala gero eta esanguratsuagoa bilakatzen dute. Eta , honek eragin zuzena du, hezkuntzan, izan ere, haur hauek gizartean aurkituko duten kultura digital hori ezagutu eta honekin familiarizatu beharko dira. Esan beharra dago, gaur eguneko teknologia berriekin, haurren garapena bultzatzeko baliabide ugari eskaintzen direla. Horretaz aparte, orokorrean esan daiteke, komunikazio bide berriekin, aukera asko daudela, eta herrialde desberdinek ezagutza elkartrukatu dezaketela, hala nola, beste herrialdeetako hizkuntzak ikasteko aukera paregabea dugu etab.
Baina zoritxarrez, bideoan islatzen denez, oso gutxi dira teknologia berrietan oinarritzen diren eskolak eta beraz ez datoz bat gaur eguneko gizartearekin. Izan ere, gizartean ematen ari diren aldaketa hauek, eskoletako metodologia aldaketa suposatzen du. Izan ere, teknologia berriak erabateko aldaketa eman dute denbora oso laburrean, baina eskoletan, ikasteko antolamendu berdinarekin jarraitzen dugu. Beraz, arlo horretan egokitzapen bat eman beharko litekeela uste dut, orain dagoen hezkuntza metodologia zahar hauek ez baitiote gaur eguneko gizarteko premiei erantzuten.

Apirilak 17 "teknologia berriak eguneroko bizitzan"

Bideo honetan, nahiz eta ahotsik ez egon, nahiko ondo islatzen da nola internetek eta orokorrean teknologia berriek, erosotasunak eskaintzen dizkigutela etengabe.
Izan ere, gure logelan bertan, ordenagailutik bertatik, inora ere mugitu gabe, milaka gauza lortu ditzakegu, hala nola; informazioa, nahi dugun janariaren enkargua, oporren erreserba, arropa etab. Guzti hau, instant batean lortu dezakegu, sarean sartu baino ez dugu egin behar eta hortxe dugu dena. Beraz nabarmena da, nola internetek indar handia hartu duela, komunikazio tradizionalen aurrean. Izan ere, ekonomikoagoa suertatzen da, adibide bat jarriko dut: Nik egunkari bat baino gehiago irakurtzeko ohitura badut, zertarako erosiko ditut? Ez du zentzurik, interneten dohain ikuskatu ahal dut nahibeste egunkaritako informazioa.

Apirilak 17 "WEB 2.0"

Bideo honetan nahiko argi ikusten da, nola web 2.0-ak ikaragarrizko abantailak eskaintzen dizkigun. Alde batetik, web mota honek interaktibitatea bultzatzen duelako eta informazioa elkartrukatzeko ezin hobea delako. Gainera, norberak bere mikromedioa nahi bezala ordena eta klasifika dezake. Orokorrean esan daiteke, ezagutza denon artean eraikitzeko sistema aurreratua dela. Izan ere web 2.0 honetan ez da bakarrik informazioa jasotzen, sortu ere egiten da, hau da, informazioa jaso eta argitaratu egin baitaiteke. Esan beharra dago, Internet gero eta komunikazio iturri erabiliagoa dela, dugun web 2.0 honi esker. Izan ere, sare honekin, kontsumitzaileek euren kriterioen arabera, nahi dutena ikusteko eta aukeratzeko boterea dute.
Guzti honek ondorio zuzen bat dakar, hurrenez-hurren, komunikazio metodo tradizionalak atzean gelditzen ari direla, eta Internet hauen lekua hartzen ari da.

Apirilak 10

Gaur, blogei buruz aritu gara klasean. Izan ere, blog bat zer den, zertarako balio duen, eta zer abantaila eskaintzen dizkigun ikusi dugu; moodlen genuen informazioaren bitartez eta irakaslearen azalpenen bitartez. Horrez gain, gure blog propioa sortu dugu bakoitzak klase praktikoan. Horretarako, irakaslea pausuz pausu azalduz joan da, denok zailtasun gabe blog bat sortu dezagun. Oso interesgarria izan da, behin eginda genuela gainera, bakoitzak nahi bezala diseinatu dugu eta bakoitzaren gustura moldatu dugu. Egia esan, bloga koloretsua izatea saiatu naiz , oraindik aurrera eguneroko hausnarketak eta bestelako ekarpenak bertan publikatuko baititut eta beraz lan egiteko tresna atsegina izan daiten.