apirilak 17 "Blogak irakaskuntzan"

http://zientziaberri.nireblog.com/cat/blogak/pag_2/
Helbide honetan irakaskuntzan blogak duten garrantziaz ari da.
Behin helbide horretan sartuta, ikus daiteke nola atal eta aukera desberdinak daudela aukeratzeko. Hurrengo atala interesgarria iruditu zait eta helbidea erraztuko dizuet:
http://zientziaberri.nireblog.com/post/2008/04/04/konpetentzei-buruz-ikasteko-bloga

Nik hurrengo hau hautatu dut: “blogs en la educación”. Eta behin hemen sartuta, artikulu hau aukeratu dut: “Aprovechamiento didáctico de los blogs”
Autorea Alejandro Valero da eta blogen erabileraz hezkuntzan mintzatzen da. Artikulua konkretuko helbide honetan aurki dezakegu:
http://observatorio.cnice.mec.es/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=528

Artikulu honek zera dio:
Internet existitu denetik,beti izan da komunikatzeko eta informatzeko iturria eta gainera gaur egun, blogen bitartez edonork bere iritzi, iruzkin, esperientzia, hausnarketak etab publikatu ditzake eta besteekin konpartitu. Eta honen ondorioz, blog multzoak, ezagutza desberdinen azoka bat bezala ulertu daiteke; izan ere, bakoitzak bere edukiak aurkezten ditu eta guztiak horietatik ikasi dezakete.
Gainera, bakoitzak bere ideietatik abiatuz eta gainontzekoenak ezagutuz, ideia berriak edo eraldatuak lortu ditzake eta beraz, norberaren irudimena lantzen da.
Guzti honek, ikaslea bera, bere ikasketaren protagonista bilakatzea dakar , hau da ikasketa konstruktibista sortzen da eta honela, indibiduoaren autonomia garatzen da. Honez gain, ikaslearen motibazioa bultzatzen du, izan ere, informazioa ez da igortzen betiko testu tradizional gisa, baizik eta multimediari esker ditugun baliabide desberdinez baliatzen gara.