Mostrando entradas con la etiqueta Egunkaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egunkaria. Mostrar todas las entradas

Maiatzak 15

Gaur, power pointaren inguruan gauza berri asko ikasi ditugu, horretarako, irakasleak argibide batzuk eman dizkigu, hala nola, power pointean animazioak nola sartu eta gorde. Horretarako, bakoitzak bere ordenagailuan praktikatu ahal izan du. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait gaur ikasitakoa zeren animazioekin, power pointa askoz ere alaiagoa eta deigarriagoa bihurtzen da. Azkenfinean, hori da interesatzen zaiguna, haurren arreta piztea eta motibatuta ikastea.
Azken ordu erdian, guk hurrengo astean aurkeztu behar dugun power pointa egiten jarraitzeko denbora euki dugu. Egia esan, nahiko polita gelditzen ari da, esfortsua eta denbora asko eskatu arren, etekinak positiboak dira. Gainera, oso garrantzitsua deritzot, power pointaren erabileran trebatzeak, izan ere, gaur egun aurkezpen gehienak teknika honen bidez ematen dira eta haurrentzat jarduerak prestatzeko ere ezinhobea da.

Maiatzak 8

Gaur klase praktikoa baino ez dugu izan, baina bertan asko ikasi dugu; izan ere, power pointaren bidez lanak egiten ikasi dugu.
Gaur, lehen aldia izan denez, urratsez urrats joan gara lana aurreratzen, irakaslearen azalpenak jarraituz. Lehenik, diapositibetan esaldi batzuk txertatu ditugu, ondoren kolore desberdinez apaindu dugu eta gero, forma geometrikoak sartu ditugu. Horretarako, irakasleak egindako eredu bat jarraitu dugu.
Honen ostean, bakoitzak bere lanean norberak aukeratutako soinu bat txertatu du, eta gero norberak bere ahotsa grabatu eta sartu dugu. Grabatu duguna planteatutako ariketan agertzen diren esaldiak berak izan dira, horrela, irakurriz gain, entzun ere egin daiteke.
Orokorrean, oso klase produktiboa iruditu zait, gauza asko ikasi baititugu power pointaren inguruan eta gaur egun, edozein aurkezpen egiteko oso baliagarriak dira. Izan ere, oso aurkezpen deigarriak egin ahal dira eta hori da komeni zaiguna, ikasleen arreta haunditzea!

Apirilak 24

Gaurko klasean, gure blogean bideoak sartzen ikasi dugu lehendabizi. Horretarako, irakasleak gidatu digu prozesua eta azkenean guk youtuben hezkuntzaren aplikazio didaktikoei buruz, bideo bat hautatu eta gure blogean txertatu dugu. Horren ostean, gure klaseko kideen blogen binkuluak sartu ditugu gure blogean, honela, gure artean iritzi eta ideiak elkartrukatu ahal izateko.
Klase teorikoari dagokionez, "atzo eta gaur" izeneko bideoa ikusi dugu eta honi buruz hausnartu dugu, guztien artean eztabaida bat sortuz. Honetan nire ustez, jendeak exajeratu egin du, izan ere, irakasleen lana gutxitu egingo dela esaten baitzuten batzuk; nire ustez, ez da horrela izango , material didaktikoa eta metodologia baino ez dira aldatuko. Izan ere, irakasleak beste era batera lan egingo dute, baina ez dira gutxituko, egia da haurrak autonomoagak izaten ikasiko dutela , baina irakasleek gidatu behar dute ikaskuntza prozesu hori. Are gehiago, gaur egunean gero eta ordu gehiago daude haurrak irakasleen ardurapean eta gero eta gazteagotik hasten dira eskolara , beraz nire ustez nire kide batzuk oker daude ideia horrekin.

Apirilak 10

Gaur, blogei buruz aritu gara klasean. Izan ere, blog bat zer den, zertarako balio duen, eta zer abantaila eskaintzen dizkigun ikusi dugu; moodlen genuen informazioaren bitartez eta irakaslearen azalpenen bitartez. Horrez gain, gure blog propioa sortu dugu bakoitzak klase praktikoan. Horretarako, irakaslea pausuz pausu azalduz joan da, denok zailtasun gabe blog bat sortu dezagun. Oso interesgarria izan da, behin eginda genuela gainera, bakoitzak nahi bezala diseinatu dugu eta bakoitzaren gustura moldatu dugu. Egia esan, bloga koloretsua izatea saiatu naiz , oraindik aurrera eguneroko hausnarketak eta bestelako ekarpenak bertan publikatuko baititut eta beraz lan egiteko tresna atsegina izan daiten.

apirilak17

Aste honetan, gure blogan elementu gehiago gehitu ditugu, hala nola, gure argazkia eta erlojua. Hau da, gure bloga hornitu egin dugu apur bat gehiago.
Argazkia jartzeko, diseinuaren atalean sartu eta imaginetan txertatu dugu. Erlojua jartzeko orduan ere, berdin jokatu dugu, diseinuaren atalean txertatu dugu, baina horretarako lehenengo, erloju mota aukeratu dugu, nire kausan analitikoa izan da eta kolore berdekoa, blogaren sarreran, goikoaldean eta ezkerraldean agertzen da.
Klase teorikoan, Ikt-ak gaur egunean hezkuntzan duen eraginaz hitz egiten ibili gara eta horrek suposatzen duen aldaketetaz hausnartu dugu, bai ikas prozesuan , bai metodologian zein bai ikas helburuetan.