Testu honetan, nahiko ondo islatzen da nola, gaur eguneko gizartearen aurrean, eredu hezitzaile tradizionala aldatzeko beharra dagoen. Izan ere, XXI.mendean gaude eta oraindik XX.mendeko irakaskuntza metodoak eta XX.mendeko instituzio eskolarrak ditugu. Honek zera suposatzen du: eskolak bizkarra ematen dio bere garaiko kulturari.
Gainera, haurren aldetik, berrikuntza horrek ez luke arazorik izango, izan ere, badira teknologia berrien erabiltzaile eskolaz kanpo, hala nola; bideojolasak, MP3, internet, telebista digitala etab erabiltzen baitituzte jadanik.
Hala ere, metodologia tradizionalarekin jarraitzen da, testu liburuak erabiltzen dira, buruz ikastea eskatzen zaie haurrei, lan kooperatibo gutxi egiten dute, eta honela haurren motibazioa galdu egiten da.
Aldiz, eredu hezitzaile berri batek zera suposatuko luke: Irakaslea kulturaren bitartekaria izatea, ikasleek bilatuz , kritikatuz deskubrituz ikastea, material gisa, internet, liburuak etab erabiltzea eta talde lana bultzatzea. Horretarako, irakasleak kultura digitalean formatu behar dira eta material didaktiko multimediak sortu beharko dituzte, honela irakaskuntza eredu konstruktiboa eraikiz. Eredu berri horrekin, haurrek interneteko informazioa sailkatu, aurkezpen multimedikoak sortu, eta komunikazioa eta interakzioa landuko dute; beste gela, eskola, zein herrialdeetako kideekin, debateak eta hizketaldiak izanez. Laburbilduz, gaur egunean gizartean dauden premiei erantzuten ikasiko dute eta autonomia garatuko dute eredu berri horrekin.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario