Ariñoko herri honetan erabiltzen duten ikasketa sistema guztiz berritzailea da, ez dauka zerikusirik metodo tradizionalarekin, ez ikasketa prozesuan , ez materialari dagokionean. Izan ere, Ariñoko eskolako haurrek ez dute testulibururik erabiltzen, horren ordez, bakoitzak bere ordenadore portatil berezia (tablesa) erabiltzen du eta eskolara eramaten dute egunero. Eskolan, internetez baliatzen dira euren ezagutzak lortzeko eta ariketak burutzeko eta irakasleak, azalpenak era digitalean eskaintzen ditu pantaila mugikor batez. Haurrek, euren ariketak tablesean burutzen dituzte boligrafo digitalaren bidez eta etxean egindako lanak irakasleari bidaltzen dizkiote correo elektronikoz, berak zuzendu ditzan.
Metodologia hau oso aberasgarria izan da herri txiki horretako haurrentzat, izan ere, bretxa digitala gaitzesten laguntzen baitu. Bereziki, herri txikietako eta hirietako haurren artean desberdintasunak gutxitzen laguntzen du, interneten bidez, haurrei hirietako ezagutza baliabide desberdinak ezagutarazten zaizkie, hala nola, prentsa desbedinetako informazioa, galeria, antzoki, desberdinetako irudi eta informazioak, etab.
Esan beharra dut, metodologia honek lan handia suposatzen duela irakaslearentzat, izan ere, irakasleak hautatzen du interneteko informazio anitzetik zer den egokiena haurrentzat eta zer ez, eta honela programa informatiko konkretu bat egiten du haurrentzat. Beraz, esfortzu handia eskatzen du irakaslearen partetik, haurrentzat zein informazio zein bideo, zein programa den hobea hautatzea, oinarrizko kurrikuluma jarraitzea baino nekagarriagoa delako. Baina egia da ere, nire ustez, merezi duela halako metodologia aurrera eramatea, izan ere, etekinak oso aberasgarriak dira, haurrek euren autonomia garatzen baitute eta munduaren ikuspegi zabalago bat lortzen baitute. Hain zuzen ere, eurak dira euren ikasketaren protagonista, irakaslearekiko menpekotasuna oso txikia baita. Eurak baitira, ordenagailuko programan euren jarduerak egiten dituztenak, programan agertutako arazoak konpontzen dituztenak, eta bidai birtualen bidez, ikusitakoaren kritikak egiten dituztenak.
Beraz, oso metodologia aberasgarria dela uste dut eta haurren interesa eta motibazioa pizteko estrategia ezinhobea dela esango nuke.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario