Maiatzak 15

Gaur, power pointaren inguruan gauza berri asko ikasi ditugu, horretarako, irakasleak argibide batzuk eman dizkigu, hala nola, power pointean animazioak nola sartu eta gorde. Horretarako, bakoitzak bere ordenagailuan praktikatu ahal izan du. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait gaur ikasitakoa zeren animazioekin, power pointa askoz ere alaiagoa eta deigarriagoa bihurtzen da. Azkenfinean, hori da interesatzen zaiguna, haurren arreta piztea eta motibatuta ikastea.
Azken ordu erdian, guk hurrengo astean aurkeztu behar dugun power pointa egiten jarraitzeko denbora euki dugu. Egia esan, nahiko polita gelditzen ari da, esfortsua eta denbora asko eskatu arren, etekinak positiboak dira. Gainera, oso garrantzitsua deritzot, power pointaren erabileran trebatzeak, izan ere, gaur egun aurkezpen gehienak teknika honen bidez ematen dira eta haurrentzat jarduerak prestatzeko ere ezinhobea da.

Maiatzak 8 "Teknologia eta metodologia"

Bideo honetan, nahiko argi ikusten da, nola teknologia berriek berez eta euren baitan ez dutela metodologia aldatzen, egia da, material didaktikoa aldatu egiten dela ; liburuak erabiltzetik, pantaia etdo proiektore bat erabiliz. Baina metodologia berritzeko, argi dago, irakasleak ere, bere pedagogia gaurkotu behar duela, hau da, bere irakasteko era, klasea antolatzeko era berritu behar duela. Bideoan islatzen den bezala, klase horretan liburuak eta pizarra erabiltzetik , ordenagailuak eta proiektorea erabiltzera pasatzen dira, baina hala ere, ikasteko planteamendu berdina jarraitzen dute, hau da biderketak banan banan buruz ikasten. Nire ustez, oso bideo argia da, eta batez ere baliagarria, zeren jende askok uste du, material digitala erabiltzeagatik metodologia aldatzen dela eta ideia oker hori burutik kendu beharra dago; izan ere, irakasle da baliabide berri horiekin klasea era batera edo bestera antolatzen duena eta umeen ikasketa bideratzen duena.

Maiatzak 8 "Ordenadores en el aula"

Testu honetan gaur egun eskoletan dagoen, teknologia berrien egokikatzepenen beharrizanaz mintzatzen da. Izan ere, oraindik ere, dokumentuetan oinarritutako alfabetizazioarekin jarraitzen da nagusiki, eta bizi garen gizartean alfabetizazioa digitala , entzunezkoa eta bisuala ere, izan beharko luke eta ez bakarrik irakur eta idatzizko alfabetizazioa. Horiek horrela, praktika berritzaileak aplikatu behar dira.
Honezkero, LOE-k hezkuntza planteamenduan aldaketak ezarri ditu; konpetentzia digitalak barne hartuz, zeineetan ikasleen eginkizuna hurrengoa den: informazioa bilatu, hautatu, bidali, eta informazio hori ezagutza bihurtu. Honela, haurrek konpetentzia digitalaren erabilerarekin, pertsona autonomo, arduratsu, kritikoak izan beharko dira. Izan ere, dagoen informazio anitzetik, sailkapenak, kritikak egin beharko dituzte.
Honela haurrak, gizarte aktualean moldatzeko prestatuko dira; zeren gauden XXI.mendeko testuinguru sozial honetan teknologia digitalaren bidezko informazioa eta komunikazioa eguneroko tresna dira.
Laburbilduz, alfabetizazio mota gaurkotu behar da, garai digital honetara egokituz. Hala ere, curriculum ofizialean legitimazio hau beharrezkoa den arren, ez da nahikoa eskoletan, enuntziatzeaz gain faktore eta elementu gehiago suposatzen baititu.

Maiatzak 8

Gaur klase praktikoa baino ez dugu izan, baina bertan asko ikasi dugu; izan ere, power pointaren bidez lanak egiten ikasi dugu.
Gaur, lehen aldia izan denez, urratsez urrats joan gara lana aurreratzen, irakaslearen azalpenak jarraituz. Lehenik, diapositibetan esaldi batzuk txertatu ditugu, ondoren kolore desberdinez apaindu dugu eta gero, forma geometrikoak sartu ditugu. Horretarako, irakasleak egindako eredu bat jarraitu dugu.
Honen ostean, bakoitzak bere lanean norberak aukeratutako soinu bat txertatu du, eta gero norberak bere ahotsa grabatu eta sartu dugu. Grabatu duguna planteatutako ariketan agertzen diren esaldiak berak izan dira, horrela, irakurriz gain, entzun ere egin daiteke.
Orokorrean, oso klase produktiboa iruditu zait, gauza asko ikasi baititugu power pointaren inguruan eta gaur egun, edozein aurkezpen egiteko oso baliagarriak dira. Izan ere, oso aurkezpen deigarriak egin ahal dira eta hori da komeni zaiguna, ikasleen arreta haunditzea!